Ekoizpenaren ikuspegi juridikoa landuko du APIKAk

Araban eta EAEn ikus-entzunezko industria indartzeko lan egiten duen irabazi asmorik gabeko APIKA elkarteak ikus-entzunezko zuzenbideari eskainitako klase magistrala antolatuko du azaroaren 2an. Jardunaldia Europa Biltzar Jauregiko La Hechicera aretoan izango da, Gasteizen, eta Fernando Fernandez Aransay legegizonak hartuko du hitza.