‘Berpiztu’ dokumentala zinema aretoetara iritsiko da, asteburuan
Kepa Junkera trikitilari bilbotarraren gainditze istorioa ezagutzera ematen duen eta bere ondarea birpasatzen duen filma Hego Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatuko dute abenduaren 2an, eta datozen asteetan ere zabalkundea izango du.