‘Beckett’: Konspirazio thrillerraren eta tragedia klasikoaren artean
Zuzendaria: Ferdinando Cito Filomarino Urtea: 2021 Herrialdea: Italia, Brasil, Grezia Baliteke thriller politiko batek aretoetan (edota gero eta gehiago etxetik ikusgai ditugun Netflixen antzeko plataformetan) ondo funtzionatzeko testuinguru ezin hobea izatea gaurkoa. Ezin da ukatu nolabaiteko paranoia sentimendu hedatu bat dagoela —Covid-19 gaitza gora eta behera, egun hegazkin internazional bat hartu behar duen edonork sumatuko zuen Bournen sagan bezalako tentsioa, norbaitengandik (edo zerbaitengandik) ihesean ibiliko