Euskal zinemaren uzta emankorra, Nantesko zinema jaialdian

Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan hainbat euskal ekoizpen erakutsiko dituzte martxoaren 23tik apirilaren 2ra bitartean. Festibaleko sail ofizialetan lehiatuko diren lanez gain, Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Fenêtre Basque atalean Eukal Herrian ekoiztutako film luze eta labur onenak ezagutzeko aukera egongo da. Gainera, Euskadiko Filmategiak bultzatutako eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatutako Euskal emakume zinemagileak liburua aurkeztuko dute.

By |2023-03-22T11:08:39+02:0022 martxoa, 2023|

Euskal Herriko 15 ekoizpen erakutsiko dituzte Nantesen

Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiaren baitan 15 euskal ekoizpen erakutsiko dituzte martxoaren 8tik 20ra bitartean. Festibaleko sail ofizialetan lehiatuko diren lanez gain, Etxepare Euskal Institutuaren babespean, Fenêtre Basque atalean Eukal Herrian ekoiztutako film luze eta labur onenak ezagutzeko aukera egongo da, tartean, Kimuak bildumako lanak edota Hondar ahoak telesaila.

By |2022-03-08T15:34:43+02:008 martxoa, 2022|

13 euskal proposamen Nantesko Festival du Cinéma Espagnolen

Bihar, martxoak 25, hasi eta apirilaren 4ra arte luzatuko den Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdian Fenêtre Basque izeneko atala atondu dute hogeigarren urtez. Euskal ekoizpen nabarmenenak bistaratzeko helburua du, eta aurtengo edizioan hamahiru euskal proiektu izango dira ikusgai, tartean, Oskar Alegriaren Zumiriki (2019) eta Asier Altunaren Arzak Since 1987 (2020) dokumentalak.

By |2021-03-24T12:21:51+02:0024 martxoa, 2021|

Euskal Zinemaren presentzia nabaria izango da Nantesko Zinemaldian

Euskal Herrian zein zinemagile euskaldunek ekoiztutako pelikula eta film labur andana ikusi ahal izango da Nantesen, gaurtik hasita apirilaren 8ra arte.  Festival du Cinema Espagnol jaialdiak 28. edizioa ospatuko du aurten eta, beste behin, Euskal Zinemagintzak ordezkaritza zabala izango du bertan.

By |2018-03-28T15:59:44+02:0028 martxoa, 2018|
Go to Top