Valie Export artista abangoardistari buruzko zikloa, Tabakaleran
Nazioarteko zinegi garaikideen berrikusketa zikloekin jarraituz, gaur, azaroak 28, hasi eta abenduaren 9ra arte, Valie Export (Linz, 1940) artista bisual austriarri buruzko saioak egingo dituzte Tabakaleran. Alba Baeza komisarioak gidatutako emanaldiak izango dira, eta Exportek zuzendutako film luze zein laburren lagin bat ez ezik, performanceen irudiak ere eskainiko dituzte.