Zinema eskaintza berezia, Tabakalera zentroaren 10. urteurrena ospatzeko
Urtarrilaren 10ean ekingo diote egitarauari, Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa inauguratuko duen The Theory of Everything James Marsh, 2014) lanarekin. Feminismoa 2025eko ardatz nagusia izango da, ‘Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak’ izenpeko Nosferatu zikloarekin. Zine-bonua abenduaren 20an jarriko dute salgai.