Orrialde zuriarekin bueltaka

Ez dira gutxi izan historian zehar orrialde zuria delakoa aztertu eta fenomenoaz hausnartu duten artista eta pentsalariak. Baina Stéphane Mallarme poeta frantziarra iritsi zen, beharbada, abiapuntu horren garrantzia eta balioa aldarrikatzera. Orrialde zuria garbitasun formalaren, hutsaltasunaren isla eta ispilua dela ondorioztatu zuen. Hala, garbitasun formal hori landu duten idazle, musikari, antzerkigile edota margolarien artean zinema zuzendari biren ekarpena azpimarratzea gustatuko litzaidake oraingo honetan.  Mallarmeren delirioetatik