‘LOS COLONOS’: Odolez bustita dago etorkizuneko Txile
Zuzendaria: Felipe Gálvez Haberle Urtea: 2023 Herrialdea: Txile Beharbada elkarrengandik horren gertu estreinatu izanak kalte egin dio. Felipe Gálvez ez da Martin Scorsese, eta txiletarraren opera primak ez du Killers of the Flower Moon-ek adinako proiekziorik izango, baina Los colonos, ikustea merezi duena baino, ikusi beharreko filma da. Zinemagile italoamerikarraren lan berriena bezala, XX. mende hasieran girotuta dago, eta lurraldeko biztanle autoktono eta horien gainetik