‘Bingen’ filma Argentinako FECI Zinemaldian eskainiko dute
https://vimeo.com/99342009 Ander Odriozolaren Bingen (2014) lana Ituzaingóko (Argentina) FECI Zinemaldiaren nazioarteko sailean parte hartzeko hautatua izan da. Ostiral honetan, martxoak 13, eskainiko dute, eta gainera, datorren astelehenean Donostiako Trueba zinemetan izango da ikusgai, 19:30ean Kresala Zineklubean.