Zabaldu da Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian izena emateko epea
Apirilaren 15etik 22ra izango da aurtengo Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Donostia Kulturak antolatua. Hori baino lehenago, hala ere, lehiaketan parte hartuko duten film luze eta laburren aukeraketa egingo dute, eta otsailaren 1 arte izango dute epea egileek beren filmak inskribatzeko. Hautaketa batzordeak aukeratuko ditu lehiaketan parte hartuko duten film luze eta laburrak. Aukeraketa horretan parte hartzeko, filmeek 2014ko urtarrilaren