Lasarte-oria eta Zarautz, itsaspeko zinemaren plaza

CIMASUB – Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak Lasarte-Orian eta Zarautzen egingo ditu emanaldiak otsailean. Otsailaren 12, 19 eta 26an, Buruntzaldeako Manuel Lekuona Kultur Etxean egingo dituzte 16. Edizioaren emanaldiak, eta otsailaren 14, 19 eta 28an, berriz, Urola Kostako Modelo Zineman ospatuko dute 14. edizioa.