2017ko lehen hiruhilekoa Cineclub FASen

2017a behar bezala abiatzeko, 2016an dozenaka sari eskuratu dituzten filmak eskainiko dituzte urteko lehen hiruhilekoan Bilboko Cineclub FASen. Urtarrilaren 10etik hasita, Toni Erdmann (Maren Ade), L’Avenir (Mia Hansen-Love) eta The Handmaiden (Park Chan-wook) bezalako ekoizpenak izango dira ikusgai Bilboko El Carmen aretoan, 19:45tik aurrera.

By |2019-05-22T09:38:20+02:002 urtarrila, 2017|

‘Costa da morte’ dokumental esperimentala eskainiko dute Fas Zineklubean

http://youtu.be/m1AgkWmJY4Q Lois Patiño zinegile galiziarraren Costa da morte dokumentala eskainiko dute gaur, abenduak 16, 19:45etik aurrera Bilboko FAS Zineklubean, Indautxuko plazako El Carmen aretoan. Filmak Galiziako kostaldeko eremu homonimoa eta bertan bizi diren herritarrak ditu protagonista.

By |2014-12-16T08:06:03+02:0016 abendua, 2014|

‘Zérkalo’ filma, euskaraz Bilbon

1975ean estreinatu zuten Zérkalo (Ispilua, Andréi Tarkovski) filma euskaraz eskainiko dute asteartean FAS Zineklubean, Bilbon. Denetariko irudiak biltzen dituen lanaren aurkezpena Txus Retuerto zineklubeko bazkideak egingo du.

By |2019-05-22T10:01:52+02:0023 azaroa, 2014|

‘En un paisaje imaginado’, bihar Fas Zineklubean

http://vimeo.com/49366438 Ostiral honetan, azaroak 14, abiatuko da 56 Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia. Horren aurretik, baina, PreZinebi emanaldi sorta egiten ari dira egunotan Bilbon. Horregatik, Fas Zineklubaren astearte honetako saioak ekimenarekin bat egingo du, eta Josu Veneroren En un paisaje imaginado (2012) filma eskainiko dute Campos aretoan.

By |2014-11-10T12:20:34+02:0010 azaroa, 2014|
Go to Top