2024 urteari agur esateko prest da Bilboko FAS Zinekluba
Abenduan hiru saio eskainiko ditu zinemazaleen topaleku bilbotarrak. Animakomekin elkarlanean antolatutako hitzorduak emango dio egitarauari hasiera, eta 2024ko KORTeN! sariarekin agurtuko dute urtea.