Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Fanzineen Gerra berpiztu du

Tabakalerako Ubik Sorkuntza Liburutegiko Autoedizio Txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 27. Asteak Fanzineen Gerra izeneko lehiaketa antolatuko du berriro. Gehienez ere hamar taldek hartuko dute parte, eta urriaren 29tik azaroaren 4ra osatu beharko dute fanzinea, ondoren, ikusleek sariduna nor den hautatu dezaten.