Paul Urkijo saritu dute Brasilgo Fantaspoa zinemaldian
Fantasiazko generoari eskainitako Latinoamerikako zinema jaialdi garrantzitsuenean aitortu dute Irati filma zuzendu duen sortzaile arabarra. Euskal mitologia ardatz duen ekoizpen epikoak, gainera, 10 aste bete ditu Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.