Alice Lowe, Daniel Monzon eta Saturnino Garcia omenduko ditu 31.FANTek

FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 2025eko maiatzaren 2tik 10era ospatuko du 31. edizioa, eta dagoeneko iragarri dituzte omenduko diren pertsonen izenak. Sari hauek Enrique Buleo zuzendariak jasoko duen Fantrobia Sariarekin bat egingo dute.