Bermeoko GOREFEST jaialdiaren 17. edizioa egingo dute ostiralean
Terrorea, gorea, suspentsea, baina baita umorea ere, uztartuko ditu beste behin ere Bermeoko GOREFEST Fantasia eta Beldurrezko Zinemaldiak. 17. edizioa bihar, uztailak 14, egingo dute herriko Nestor Basterretxea aretoan, eta 20:00etatik aurrera, hamar film labur eta bi luze eskainiko dituzte.