Oihua! fantasiazko zinema sorkuntzaren 3. deialdia, zabalik
Abian da euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea helburu duen ekimenaren deialdi berria. Oraingoan ere, film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da xedea, 2024ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astean estreinatuko dena.