Kutsidazu 385. ‘LA SOLEDAD’

Zuzendaria: Jaime Rosales Urtea: 2007 Iraupena: 133 min. Herrialdea: Espainia Generoa: Drama | Drama soziala | Familia Bi emakumeren bizitzaren kronika. Alde batetik, Adela (Sonia Almarcha), ama ezkongabea, zeinak semea hartu eta herria atzean utziko duen Madrilera lekualdatzeko. Bertara iritsitakoan lana aurkitu eta lagun berriak egingo ditu berehala, ezusteko asaldagarri batek dena aldatuko duen arte. Bestetik, Antonia (Petra Martínez) auzoko supermerkatu txiki baten jabea da.

By |2024-07-19T09:55:37+02:0019 uztaila, 2024|

‘TÓTEM’: Doluari aurre egiteko saihesbide emozionalak

Zuzendaria: Lila Aviés Urtea: 2023 Herrialdea: Mexiko Norbanakoen heriotzak hurbileko ditugunekin elkartzeko hitzordu bilakatu ohi dira normalean, utzi gaituena gogoratu eta haren galerari negar egiteko une sentikorrak. Zinemaren historian (literaturan, antzerkian eta baita pinturan ere gertatu bezala), sortzaileek kontaketaren zirrikitu dramatikoak aprobetxatu izan dituzte halakoei etekina atera eta giza taldeen eta komunitateen harreman afektibo zein sozialak aztertzeko, horien deseraikitze gradualean sakondu eta komunikazio eza bistaratzeko.

By |2024-03-08T11:50:37+02:006 martxoa, 2024|

Kutsidazu 356. ‘LITTLE WOMEN’

Zuzendaria: Greta Gerwig Urtea: 2019 Iraupena: 135 min. Herrialdea: AEB Generoa: Familia | Drama Greta Gerwingek, Lady Bird (2017) filmaren zuzendariak, Louisa May Alcott idazlearen izen bereko eleberria bere estilora egokitu du. XIX. mendean, Massachusetts hirian, lau ahizpa heldu bilakatuko dira Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu berritan, eta amak lagunduta, bizitzari aurre egin beharko diote. https://youtu.be/AST2-4db4ic?si=1k-IwfwV-f3kpfpT

By |2023-12-28T12:21:43+02:0029 abendua, 2023|

Kutsidazu 343. ‘PANDORA’S BOX’

Zuzendaria: Yesim Ustaoglu Urtea: 2008 Iraupena: 109 min. Herrialdea: Turkia Generoa: Drama | Familia Gau batean, 40 urteren bueltako Istanbulgo hiru anai-arrebek dei bat jasoko dute, haien ama Turkiako Itsaso Beltzaren Mendebaldeko kostaldeko etxetik desagertu dela esanez. Desberdintasunak alde batera utzita, hirurek bat egingo dute haren bilaketan, baina gatazkak berehala berpiztuko dira… Pandoraren kutxako sekretuak bezala. Pandora’s Box filmari esker, Yesim Ustaoglu zuzendaria Donostia Zinemaldiaren sari

By |2023-10-06T11:45:30+02:0022 iraila, 2023|

Kutsidazu 317. ‘BIG FISH’

Zuzendaria: Tim Burton Urtea: 2003 Herrialdea: AEB Iraupena: 126 min. Generoa: Drama | Komedia | Fantasia | Familia | William Bloomek (Billy Crudup) ez du oso harreman ona aitarekin (Albert Finney), baina gaixotasun terminala duela jakin ondoren, etxera itzuliko da bere azken uneak haren ondoan emateko. Enegarren aldiz, zaharrak kontatzen dizkion istorioak entzuteko prestatuko du bere burua Williamek. Baina, oraingo honetan, aita hobeto ezagutzeko moduko xehetasunak

By |2023-03-17T12:57:17+02:0017 martxoa, 2023|

Kutsidazu 302. ‘AMAMA’

Zuzendaria: Asier Altuna Urtea: 2015 Iraupena: 103 min. Herrialdea: Euskal Herria Generoa: Drama, Familia, Tradizioa Jatorri bat, bi norabide. Baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berriaren arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu, elkarren aurka.  Bi mundu horien artean artean gatazkan dagoen familia baten istorioa jasotzen du Amama filmak, eder bezain maisu. https://youtu.be/VMGA8s2TEYU

By |2022-11-25T13:33:47+02:0025 azaroa, 2022|
Go to Top