Zine aretoa beste 30 urtez erabiltzeko akordioa sinatu dute Zumaian
Aita Mari zinema hartzen duen eraikina beste 30 urtez erabiltzeko akordioa sinatu dute Zumaiako Udalak eta San Pedro Parrokiak. Egun kultur zein bestelako ekitaldiak hartzen baditu ere, elizaren jabetzakoa da Txomin Agirre kaleko eraikina.