‘Faisaien irla’ filmaren aurrestreinaldia, Donibane Lohizunen
Apirilaren 19an, 20:30ean, Le Select zineman pantailaratuko dute Asier Urbietaren opera prima. Zinemagile errenteriarrarekin eta aktoreekin solasaldia egingo da emanaldiren ostean.
Apirilaren 19an, 20:30ean, Le Select zineman pantailaratuko dute Asier Urbietaren opera prima. Zinemagile errenteriarrarekin eta aktoreekin solasaldia egingo da emanaldiren ostean.
Gaur, 20:00etan egingo dute 2025eko edizioko inaugurazio-ekitaldia, Faisaien irla (Asier Urbieta) thrillerra Victoria Eugenia Antzokian pantailaratuz. Aurretik, 16:30ean, Zinema eta Biktimologiako II. Zikloko lehen pelikula egongo da ikusgai: Tratado de invisibilidad (Luciana Kaplan).
Zinemagile errenteriarrak bere opera prima aurkeztu du, Donostian. Giza Eskubideen Zinemaldiaren 22. edizioari hasiera emango dio filmak bihar, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian.
2025eko apirilaren 17tik 20ra Baionan egingo den Doketan Topa jaialdiaren 21. edizioaren harira, L’Atalantek Espainiar Estatuko zinema gazteari eskainitako egitaraua proposatuko du, horren baitan, euskal filmen hautaketa bat ere eskainiz. Bertan, estreinaldiak, inoiz ikusi gabeko filmak, ondare-zinema eta gonbidatuen presentzia izango dira.
Martxoaren 14tik 23ra ospatuko da Malagako Zinemaldiaren 28. edizioa. 260 ikus-entzunezko hartuko dituen programazio mardularen baitan, nabarmena izango da euskal filmen ordezkaritza. Horietako bakoitzaren pase eta ordutegiak bildu ditugu jarraian.
Martxoaren 27tik apirilaren 6ra ospatuko duten zinemaldiko Un impulso colevtivo sailean egongo dira ikusgai parte hartze euskal herritara duten proiektu gehienak.
Asier Urbietaren lehen film luzea lehiaz kanpo programatuko dute, saio bereziei eskainitako tartean. Apirilaren 25ean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian, Giza Eskubideen 22. Zinemaldia ireki ostean.
Iazko balorazio-mahaietan euskarazko 16 film edota fikzio seriatu onartu zituen komunikazio talde publikoak, guztira, 6,7 milioi euro bideratuz.
Malagako Zinema Jaialdian parte hartu ondoren (sail ofizialean, lehiaz kanpo), Asier Urbietaren lehenengo film luzea datorren apirilaren 25ean iritsiko da zinema-aretotara. Jone Laspiur eta Sambou Diaby aktoreak dira protagonistak.
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan eta Ana Lambarri enkarterriarraren Todo lo que no sé filmak Malagako Jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko dira, datorren martxoaren 14tik 23ra ospatuko den 28. edizioan. Atal berdineko lehiatik kanpo, halaber, Faisaien irla (Asier Urbieta), Los aitas (Borja Cobeaga) eta 8 (Julio Medem) emango dituzte ere.