Nafarroako Filmotekak otsaileko egitaraua aurkeztu du
Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketako film labur nafarrak aurkeztuko dituzte, eta Chantal Akerman zein Robert Altman zinemagileak izango dituzte gogoan.
Nafarroa Zinemaren Lurraldea lehiaketako film labur nafarrak aurkeztuko dituzte, eta Chantal Akerman zein Robert Altman zinemagileak izango dituzte gogoan.
Sam Peckinpah estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du, eta Calude Sautet zuzendari frantziarraren lanak pantailaratuko dituzte. Iruñea Beltza jaialdiaren baitan hiru film emango dituzte, gainera.
Zinemak literaturarekin eta abokatutzarekin duen lotura aztertuko dute datozen asteetarako atondutako egitarauan. 18. Punto de Vista jaialdiko lan irabazleak ere egongo dira ikugsai.
Arrazakeriaren Aurkako Zinema Zikloaren bosgarren edizioa hartuko egitarauak. Gainera, iraganeko lanbideetako irudiak biltzen dituzten bi dokumental berezi eskainiko dituzte.
Hilabete berrirako atondutako eskaintzan toki berezia izango du Mexikoko zinemagintza garaikideak, eta zinemaren historiako ezinbesteko film sorta pantailaratuko dute ere. Nafarroa Zinemaren Lurraldea 2023ko film labur finalistak erakutsiko dituzte.
Warner Bros ekoiztetxearen mendeurrenak tarte berezia izango du urtarrileko zinema eskaintzan. Gainera, 16mm-tan filmatutako hainbat lan erakutsiko dituzte, eta Iruñea Beltza jaialdiaren baitan emanaldiak egingo dira.
Andrei Tarkovskyren Nostalghia (1983) filmak abiatu du, hilaren 1ean, zinema egitarau berria, eta gaur, Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak lurraldean bertan errodatutako Ainarak dokumentala egongo da ikusgai. Ohiko atalek osatuko dute martxoko eskaintza, eta besteak beste, Márta Mészáros zinemagile hungariarrari eskainitako atzera begirakoak jarraipena izango du.
Nafarroako Filmotekak Ezinbesteko Zinema zikloaren bigarren saio bat egingo du gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Errealismo poetikoa deritzon korronte zinematografikoan kokatutako L’Atalante (Jean Vigo, 1934) filma izango da ikusgai.
Gaur bertan abiatuko dute Nafarroako Filmategian ‘Ezinbesteko zinema’ zikloa, Der Golem, wie er in die Welt kam (1920) filmarekin. Zikloaren 9. edizioa da, eta zinemaren historian nabarmentzekoak diren pelikulak “berreskuratzea” du helburu.
http://youtu.be/QL5TffdOQ7g Memento, El día más largo eta Searching for Sugar Man lanak, besteak beste, proiektatuko dituzte ekainean zehar Nafarroako Filmategian. Hala, iragan irailean abiatu zuten urte osoko zikloari amaiera emango diote hilaren 27an.