Argitaratu dute film laburrak ekoizteko ITXITIK programaren ebazpena

Zineuskadiren lankidetzaz, 255.000 euroko aurrekontua izango duen diru-laguntzen programa bat abiarazi zuen abuztuan Eusko Jaurlaritzak: ITXITIK: 7 begirada, 7 erretratu, konfinamendu bakarra. Konfinamenduari buruzko zazpi film laburren ekoizpena babestea izango du helburu, eta aditzera eman dituzte jada proiektu hautatuak.

By |2020-10-19T11:05:59+02:0019 urria, 2020|

Bilboko Golem eta Multicines 7 aretoak martxan dira dagoeneko

EZAE – Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen kide diren Bilboko Golem eta Multicines 7 aretoek beraien jarduna berreskuratu dute hiru hilabetez ateak itxita izan ostean. ‘Zinema pantaila handian’ izeneko kanpainaren babespean, gainera, sarrerak Internet bidez erosi edo txartelarekin ordaintzen dituzten ikus-entzuleek euro bateko deskontua izango dute.

By |2020-07-03T10:53:35+02:004 uztaila, 2020|

SADEk ekainaren 26an irekiko ditu zinema aretoak

Hego Euskal Herriko zinema aretoak maiatzaren 25ean irekitzea aurreikusi zuen Espainiako Gobernuak, izan ere, Pedro Sanchez presidenteak konfinamendua pixkanaka-pixkanaka leuntzeko plangintza iragarri zuenean ezagutu genuen albistea. Ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoz, baina, irekiera ekainaren 26an gauzatuko dutela esan du Donostiako zinema aretoak ustiatzeaz arduratzen den SADE taldeak. EZAEko bazkide diren gainerako aretoek ekainaren 1ean irekitzea aztertzen ari dira.

By |2020-05-19T12:14:44+02:0018 maiatza, 2020|
Go to Top