Musukorik ez, Euskal Herriko zinema aretoetan
Espainiako Ministroen Kontseiluak hala erabakita, aurrerantzean musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Aste Santua hasi baino lehen eman zuten asmoen berri, eta atzo onartu zuten gaur bertan indarrean jarri duten dekretua. Ipar Euskal Herrian, aldiz, martxoaren 14az geroztik dago bertan behera musukoaren nahitaezko erabilera zinema aretoetan.