‘IRATI’ filmak abiatuko du 7. Bidaiariak zinera! kanpaina

EZAE Euskadiko Zinema Aretoen Elkartearen eta Zineuskadi Elkartearen arteko lankidetzari, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzaketari esker, euskal estreinaldiak 79 zinema aretotara iritsiko dira 2023an, bi euroko deskontuarekin. Besteak beste, My way out (Izaskun Arandia), 20.000 especies de abejas (Estibaliz Urresola), A los libros y las mujeres canto (Maria Elorza) eta Tetuán (Iratxe Fresneda) proiektuak babestuko ditu ekimenak.

By |2023-02-23T14:53:32+02:0023 otsaila, 2023|

Musukorik ez, Euskal Herriko zinema aretoetan

Espainiako Ministroen Kontseiluak hala erabakita, aurrerantzean musukoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango Hego Euskal Herriko zinema aretoetan. Aste Santua hasi baino lehen eman zuten asmoen berri, eta atzo onartu zuten gaur bertan indarrean jarri duten dekretua. Ipar Euskal Herrian, aldiz, martxoaren 14az geroztik dago bertan behera musukoaren nahitaezko erabilera zinema aretoetan.

By |2022-04-20T09:48:43+02:0020 apirila, 2022|

Zinema-areto asko “egoera kritikoan” daudela salatu du EZAEk

EZAE Euskadiko zinema-aretoen elkarteak salatu du Eusko Jaurlaritzak Covid19aren pandemia hasi zenetik ezarri dituen murrizketek ez dutela sektorea suspertzen lagundu. Crónica Vasca atariari adierazi bezala, 6 milioi ikus-entzule galdu  dituzte azken bi urteetan. 2021ean jarrita zuen EZAEK esperantza, baina susperraldirik ez da izan. Oraindik ere gure artean den pandemia hasi zenetik 5,9 milioi ikus-entzule galdu dituztela ohartarazi du elkarteak,  35,2 milioi euro zinema-sarreretan. Latza izaten

By |2022-01-18T11:41:04+02:0018 urtarrila, 2022|

EZAEk eskatutako “presazko” neurriak ukatu ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

Zinema-emanaldietan jateko debeku “ulertezin” eta “kaltegarriaren” aurkako helegitea aurkeztuko zuela iragarri zuen EZAE-Euskadiko zinema-aretoen elkarteak orain aste batzuk. FECE – Espainiako Zinemen Federazioaren babesaz eskatu dituzte presazko neurriak, eta horiek betetzea ukatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak.

By |2021-10-27T09:54:58+02:0027 urria, 2021|
Go to Top