‘Ez izan beldurrik’ filma ikusgai, Euskarazko Filme Zikloan
Nafar Ateneoak eta Golem zinema-etxeak Nafarroako Euskarazko Filme Zikloa prestatu dute. Urtarrilaren 28tik ekainaren 17ra bitartean, hilabetero film bana ari dira pantailaratzen Golem Yamaguchi zinema aretoan, eta bihar, maiatzak 27, Montxo Armendarizek zuzendutako Ez izan beldurrik (No tengas miedo, 2011) emango dute.