Xabier Erkiziaren ‘O gemer’ lana Cinetecan estreinatuko dute

Antzinako zaratari buruz Xabier Erkiziak zuzendari gisa osatutako lehen luze esperimentala, O gemer, otsailaren 17tik 20ra bitartean Madrilgo Cinetecan egongo da ikusgai. Zinemagile eta artista lesakarrari eskainiko dioten zikloaren baitan estreinatuko dute euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoa izango dena.