Koproduktoreak bilatzeko deialdia iragarri du Proyecta ekimenak
Latinoamerikako eta Europako fikziozko edo ez-fikziozko proiektuak aurkez daitezke ekimenera, betiere, zinemagilearen lehenengo edo bigarren filmak badira. Deialdia uztailaren 4an irekiko dute, eta abuztuaren 1ean jarri dute epemuga.