‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’ dokumentala ikusgai, KMKn
Bertha Gaztelumendik zuzendutako dokumentala bihar, maiatzak 24, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean emango dute. Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa lanak 80ko hamarkadako mugimendu antinuklearraren eta Gladys del Estal Ferreñoren heriotzaren ingurukoak jasoko ditu.