Aurkeztu dute 15. Punto de Vista jaialdia
Rebeca Esnaola Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Kirol kontseilariak, Garbiñe Ortega Punto de Vista jaialdiaren zuzendari artistikoak eta Teresa Morales de Álava zuzendari exekutiboak martxoaren 15tik 20ra Iruñean egingo duten jaialdiaren egitarau osoa aurkeztu zuten atzo. Jaialdia presentzialki eta online ikusi ahal izango da, eta hainbat jarduera bilduko dituen karpa jarriko dute aurten aurrenekoz Baluarteko plazan.