84 film lehiatuko dira Bilboko Zinema Ikusezina jaialdiaren X. urteurrenean
Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak bertan lehiatuko diren 84 lanen zerrenda argitaratu du. 47 dokumentalek, fikziozko 32 lanek eta animaziozko bost pelikulek osatuko dute urriaren 18rik 25era Azkuna Zentroan egingo den jaialdia. Kultura, Communication & Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekitaldia da.