Zinema, gorputzak eta espazio liminalak, Tabakaleran uztartuta
Espazioak eta gorputzak beste modu batean bizitzera gonbidatu nahi dituen ‘exÓrbita. Zinema, gorputzak eta espazio liminalak’ programa atondu dute Elías Querejea Zine Eskolako Komisariotza arloko ikasleek. Apirilaren 19tik 22ra bitartean garatuko da egitasmoa, eta film labur eta luzeek, ikus-entzunezko instalazio batek eta zuzeneko dantza performanceak osatuko dute egitaraua.