‘Islak eta distortsioak’ zikloa egingo dute BilbaoArten
BilbaoArteko Art House Zinemak Islak eta distortsioak izeneko zinema zikloa eskainiko du urriaren 27tik azaroaren 30era, eta gure garaiko sormen artistikoa ulertzeko, bost pertsonaia ezaguni buruzko lanak eskainiko dituzte. Pertsonaia horiek Ai Weiwei artista txinatarra, Joaquin Phoenix aktore estatubatuarra, Michel Petruccianik jazz musikari italiarra, Anna Wintour moda-munduko gurua eta Banksy aurpegirik gabeko kaleko artista dira.