Rúnar Rúnarssonen ‘Sparrows’ filmak irabazi du Urrezko Maskorra
https://youtu.be/bvNw3WqecEo Donostia Zinemaldiaren 63. edizioa bart gauean amaitu da, eta Kursaalen egin duten sari banaketa ekitaldian, epaimahai nagusiak Rúnar Rúnnarssonen Sparrows ekoizpen islandiar, daminarkar, kroaziarra saritu du. Aldiz, epaimahaiaren sari berezia Lucile Hadzihalilovicen Evolution proposamen bereziak eskuratu du, eta Euskal Zinemaren Irizar Saria Asier Altunaren Amama filmarentzat izan da.