Mendifilm 2020: kronika laburra

Aurten, Mendi film ere —nola ez— bizi dugun pandemiara egokitu egin behar izan da. Eta esan beharra dago zoragarri egin duela: batetik, ohiko emanaldiak eskaini ditu Bilboko aretoetan; eta bestetik, Vimeora igo ditu katalogoko film guztiak, online ikusteko aukera emateko (oraindik badago!). https://vimeo.com/419110814 Edizio honetan Everest the hard way —publikoaren saria eskuratu duena— gailendu da nire ustez; bertan, eslovakiar talde batek 1988an egindako saiakera erakusten