23 dokumental erakutsiko dituzte 15. Dock of the Bay jaialdian
Donostiako Musika Dokumentalen Zinema Jaialdiak hamabosgarren edizioko egitaraua aurkeztu du. Principe aretoetan eta Antzoki Zaharrean egingo dituzte aurten proiekzioak, eta kontzertuak, jaiak, liburuen aurkezpenak eta irratsaioak izango dira hiriko hainbat gunetan.