Euskara hutsezko film luze eta telesail bana, 2024ko Pitching Corner egitasmoan
Euskal emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten lau proiektuen aurkezpen saioak irailaren 23an egingo dira, 72. Donostia Zinemaldiaren abaroan.
Euskal emakumezkoek gidatutako euskal ekoizpena duten lau proiektuen aurkezpen saioak irailaren 23an egingo dira, 72. Donostia Zinemaldiaren abaroan.
2deo Seriak deialdiaren baitan, Tabakaleran kokaturiko euskarazko ikus-entzunezkoen laborategian garatzeko hautatuak izan diren proiektuak iragarri dituzte programaren arduradunek. 5.000 euroko laguntza jasoko du bakoitzak, eta banakako aholkularitza izango dute.