‘Ondo pentsatu’ lanak irabazi du bederatzigarren EUSPOT lehiaketa
Zer dago janzten dugunaren atzean? lelopean abiatu zuten urtarrilean 2020ko euskarazko spot lehiaketa, eta ostegunean (maiatzak 28) egin dute sari-banaketa ekitaldia. Ondo pentsatu spot-a izan da garailea, eta Idoia Lahidalgak, Oihane Puertasek zein Julen Urtxegi egileek mila euroko saria elkarbanatu dute. Aurtengo ekitaldia berezia izan da, alarma egoerak baldintzatu baitu, baina lanerako testuingurua ezohikoa izan den arren, 51 proposamen jaso dituzte antolatzaileek, denak euskarazkoak.