Sei mikrofilmek izango dute Eusko Label saria irabazteko aukera

Telefono mugikorrekin sortutako 19 film labur aurkeztu dira aurrenekoz antolatu duten lehiaketara. Finalistek 6.000 eta 4.000 euroko  sari bana jaso ditzakete, 71. Donostia Zinemaldiaren baitan.