Oskar Alegria zinemagilea, Udako Ola egonaldiaren II. edizioan

18 eta 29 urte bitarteko 10-15 gaztek 6 eguneko sormen-egonaldia egiteko aukera izango dute; izen-emate epea ekainaren 26an bukatuko da. Euskal kulturako sortzaile erreferenteek gidatutako tailerrek eta zuzeneko emanaldiek osatuko dute egitaraua; irudia eta ikus-entzunezko arloari dagokionez, Emak Bakia baita! (2012) filma abiapuntu hartuz, zoriak sorkuntzan duen garrantziaz hitz egingo du errealizatzaile nafarrak, hilaren 13an.

By |2023-06-23T13:31:29+02:0023 ekaina, 2023|

Aurkeztu dute ‘Euskal emakume zinemagileak’ liburua

Euskadiko Filmategiak bultzatuta, eta María Pilar Rodriguez Deustuko Unibertsitateko irakasleak koordinatuta, hainbat belaunalditako euskal emakume zinemagileen jarduna errepasatuko duen argitalpena jaio da. Proiektuak “esplorazio akademiko eta dibulgatibo bat” eskainiko du, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskuratu daiteke.

By |2023-02-03T15:27:44+02:001 otsaila, 2023|

48 zinema-proiektu babestu zituen Eusko Jaurlaritzak 2019an

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 48 zinema-proiektu babestu zituen 2019. urtean, bere hiru diru-laguntza deialdi irekien bitartez. Azaldu dituzten datuen arabera, guztira, 2.664.000 euro bideratu zituen gidoien idazmena, ikus-entzunezko proiektuen garapena eta ikus-entzunezko ekoizpena babestea xede duten hiru laguntza-lerroetara.

By |2020-01-23T15:31:55+02:0023 urtarrila, 2020|
Go to Top