Zabalik da 2deo Sariaren deialdia

‘2deo Saria 2020’, Tabakalerako Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiak sustatutako deialdian izena emateko epea zabalik dago. Inskripzio eta ondorengo fase guztien epeak egokitu egingo dira agintariek ezarritako alarma-egoeraren ondorioz eta indarrean jarritako araudiarekin bat eginaz. Epe berriak alarma-egoera amaitzean jakinaraziko dira.

By |2020-04-29T15:55:27+02:0021 apirila, 2020|

2017ko uzta

Iaz estreinatutako ohiturari jarraiki, aurten ere urteko albiste garrantzitsuenen errepasoa egitea erabaki dugu, azken batean, iragan hamabi hilabeteak laburbiltzeko eta oharkabean igaro zaizkigun zenbait gertakari gogora ekartzeko balioko digulako. Beste behin ere, hamarreko zerrenda osatuko dugu, Top 10 delakoa, zer edo zer kanpoan geratuko zaigula jakinda. Has gaitezen!

By |2018-01-08T09:08:56+02:0029 abendua, 2017|

Ikus-entzunezko eredu arrakastatsuak ezagutzeko saioa, Etorkizuna Eraikiz zikloko bigarrena

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitearekin lankidetzan, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren testuinguruan eta euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza laborategia diseinatzeko asmoz, Europako zein bertako proiektuen eta ereduen berri emateko saioa antolatu zuen iragan urriaren 31n, gisa honetako bigarrena. Finlandiako, Norvegiako zein Eskoziako gazteentzako telesail arrakastatsuak eta gurean garatzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten bertan.

By |2017-11-08T14:58:36+02:002 azaroa, 2017|

‘Etorkizuna Eraikiz’ bigarren saioa egingo dute urriaren 31n

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren estuinguruan, Ikus-entzunezko sorkuntza arrakastatsua digitalizazoaren aroan: nazioarteko eta Euskal Herriko esperientziak izeneko jardunaldia antolatu du urriaren 31n. Ikus-entzunezko edukien sorkuntza laborategia diseinatzeko saioa izango da, hil hasieran egin zutenaren jarraipena. Jardunaldia Hernaniko Orona Ideon egingo dute, eta izen-ematea zabalik da jada.

By |2019-05-20T16:38:11+02:0023 urria, 2017|

Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia jarriko du Aldundiak Tabakaleran

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategia jarriko du martxan 2018an Tabakaleran, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusi Mikel Irizarrek iragan ostiralean, urriak 6, Hernaniko Orona Ideon egin zuten jardunaldian aditzera eman zuenez. Asteotan, gainera, nazioarteko eragileak eta haien ereduak ezagutzeko saioak antolatu dituzte, proiektuaren diseinuan laguntzeko.

By |2017-10-13T12:47:40+02:009 urria, 2017|
Go to Top