Ikus-entzunezkoetako hizkuntza aniztasunaren erronkak aztertuko ditu 2deok

Ikus-entzunezkoen digitalizazio garaian, hizkuntza aniztasunak planteatu ditzakeen erronkak izango dira aztergai 2deo – Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategiak irailaren 18an jorratuko duen topaketan. Azpitituluen erabilera eta bikoizketan jarriko dute fokua, herrialde desberdinetako gonbidatuen parte hartzearekin.

By |2019-09-16T09:55:30+02:0016 iraila, 2019|

Argi berdea 2DEO proiektuari

Onartu dute 2deo proiektua, euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko Tabakalerak hartuko duen laborategia. Milioi bateko laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroari proiektua martxan jartzeko, eta Iban Arantzabalek koordinatuko du hasierako fasean.

By |2019-05-14T12:44:09+02:0011 uztaila, 2018|

Euskarazko Ikus-entzunezko Laborategia aurkeztu dute Tabakaleran

Gipuzkoako Foru Aldundiak hauspotu duen Euskarazko Ikus-entzunezkoen Laborategiaren aurkezpena egin dute gaur Tabakalerako patioan, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak hartu dute parte saioan. Mondragon Unibertsitateko eta Goiena Komunikazio Taldeko Amaia Pavónek eta Iban Arantzabalek, hurrenez hurren, aurkeztu dituzte laborategiaren diseinuaren eta gauzatzearen inguruko datuak.

By |2017-12-20T13:20:03+02:0014 abendua, 2017|
Go to Top