PITCH SAIOAK | Euskarazko genero fantastikoko film laburren proiektuen aurkezpenak, 30. FANTen
Euskarazko genero fantastikoko film laburren ekoizpena bultzatzeko laguntza Bilboko Udalak fantasia generoko euskarazko film labur baten ekoizpena babesteko deialdia jarri du martxan. Erregistro publikoetan, zinema-eskoletan edo antzeko entitateetan ekoizle gisa inskribatutako pertsona fisiko edo juridiko guztiak deitu dituzte parte hatzera. Jasotako lanen artean lehenengo hautaketa bat egin ondoren, pitch saioak egingo dituzte finalistek FANT – Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren baitan. Irabazleak 5.000 euro jasoko ditu opari.