Laburbira zirkuituaren saioa izango dute gaur, Hernanin

Martxoaren 9tik apirilaren 8ra bitartean zen Euskarazko film laburren XVII. zirkuitu ibiltaria ospatzekoa, baina COVID-19 birusaren ondorioz bertan behera geratu ostean, Hernaniko Biteri Kultur Etxean berrekingo diote gaur 2020ko Laburbirari, 18:30ean. Zabala, inklusiboa eta euskalduna izango da, eta 9 film labur proiektatuko dituzte, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak.