Euskal zinema 63. Donostia Zinemaldian

Zortzi film luzek osatu dute aurtengo Zinemira saila, Sail Ofizialean euskal film bat ikusteko aukera izan dugu, beste bat Zuzendari Berriak atalean, hiru Culinary Zinema sailean, bat Made in Spain kategorian eta beste bi Sail Ofizialeko emanaldi berezietan. Kimuak katalogoko zazpi lanak ere proiektatu dituzte industriarentzako saio berezian, eta euskal zinemarekin lotutako dozena bat aurkezpen eta ekitaldi egin dituzte Kursaaleko Industry Club aretoetan.

By |2019-05-20T15:17:18+02:0028 iraila, 2015|

‘Semeak’ eta ‘Nire eguneroko hautuak’, IV. Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketako irabazle

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketako sari banaketa ekitaldia egin zuten iragan larunbatean, Donostia Zinemaldiko egitarauaren baitan. Profesionalen kategorian Iker Azkoitiaren Semeak lana suertatu zen garaile, eta amateurren kategorian Mattin Zeberioren Nire eguneroko hautuak.

By |2019-05-15T16:13:39+02:0020 iraila, 2015|

Zabalik da 4. Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketan parte hartzeko epea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean, Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa antolatuko du beste urte batez. Laugarren edizioa izango da, eta hamar labur onenak 63. Donostia Zinemaldiko egitarau ofizialean proiektatuko dituzte. Euskaraz bizitzeko nahia irudikatzen duten 15 minutu baino gutxiagoko argitaratu gabeko lanak dira Euskaraz Bizi Nahi Dut lehiaketara aurkeztu beharrekoak. Euskaraz bizitzeko nahia hedatzea du helburu ekimenak, eta horretarako fikzioa, animazioa

By |2019-05-16T14:42:58+02:0029 maiatza, 2015|

‘Garai berriak’ eta ‘Egunero’, Hendaian ere sarituta

Kontseiluaren ekimenez abiatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketa Donostia Zinemaldiarekin elkarlanean egin dute aurten bigarrenez, eta lanok iragan asteko Hendaiako Film Festibalean ere aurkeztu zituzten. Profesionalen kategorian Koldo Almandozen Garai berriak lanak eskuratu zuen sari nagusia, eta amateurren kategorian Uxue Arzelusen Egunero laburrak.

By |2019-05-22T10:03:27+02:0021 urria, 2014|

Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketa, bigarrenez Zinemaldian

Donostiako Zinemaldiak eta Kontseiluak elkarlanean antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Berrikuntza nagusien artean dago amateur eta profesional kategorien bereizketa, eta lanak bidaltzeko epea irailaren 8ra bitarte izango da zabalik.

By |2019-05-15T16:25:54+02:0020 ekaina, 2014|

Indartuta dator ‘Euskaraz bizi nahi dut’ film labur lehiaketa

https://vimeo.com/39754475 Kontseiluak Donostiako Zinemaldia eta Hendaiako zinema jaialdiaren laguntza eskuratu du Euskaraz bizi nahi dut izeneko film labur lehiaketaren antolakuntzan. Iazko edizioaren emaitzek aurten ere antolatzera eraman dituzte euskararen aldeko erakundearen arduradunak. Hain zuzen ere, hizkuntzaren normalizazioan lan eta familia bezalako esparruen garrantzia agerikotzat jotzen jarraitzen duten arren, ezinbestekotzat jotzen dute aisia, eta beste gizarte egoeren pisua prozesu honetan. Erakundearen idazkari nagusi Paul Bilbaok gogora

By |2019-05-15T16:51:08+02:0015 uztaila, 2013|
Go to Top