Ikus-entzunezko eskaintzak ez du etenik

2DEO – Euskarako Ikus-entzunezko Laborategia errealitate fisiko bat da. Iban Arantzabal koordinatzaileak, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendari nagusiak aurkeztu dute gaur Kultura Garaikidearen Zentroan beteko duen espazioa. Horrekin batera, bigarren deialdi baten berehalakotasuna iragarri dute ere.