Hasi da ‘Euskara jendea’-ren aurkezpen bira

http://vimeo.com/57926327 Maulen (Zuberoa) ekingo diote gaur bertan Euskara jendea dokumental sortaren aurkezpen segidari. Euskararen eta hizkuntza hau hitz egiten duen herriaren historia biltzen du sei film biltzen dituen multzoak. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen izen bereko lanean dute oinarri ikus-entzunezko hauek.