Itxia, baina ez isildua: Euskaldunon Egunkaria ikus-entzunezkoan

Gaur 20 urte, 2003ko otsailaren 20an, Espainiar Estatuko Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, indarrez eta gezurrez. Egunero euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra, milaka euskaltzalez osatutako komunitate handi baten babesaz sustatutakoa. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean zuen, eta Euskal Herri osora banatzen zen egunero: 70 orrialde argitaratzen zituen, bataz beste; 15.000 aleko salmentak zituen, 44.000 irakurletik gora, paperezko edizioaren osagarri zen webgunea eta beste edozein egunkarik adinako kalitatea.

By |2023-02-20T15:52:53+02:0020 otsaila, 2023|

‘Tira ahala tira’ dokumentala aurkeztu dute

Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Maiak Tira ahala tira: generoen trataera Egunkarian eta BERRIAn aurkeztu berri dute, Euskaldunon Egunkariak eta BERRIA komunikabideek genero gaietan izandako eragina ikertzen duen dokumentala. Ikusgai da jada BERRIAren sareetan, zein Martin Ugalde kultur parkearen Vimeo kanalean.

By |2019-03-27T14:40:29+02:0027 martxoa, 2019|

Luis Goyari buruzko erreportajea aurkeztu du Berria Telebistak

Euskaldunon Goya izeneko ikus-entzunezko erreportajea osatu dute Lara Madinabeitia eta Urtzi Urkizu Berriako kazetariek, Euskaldunon Egunkariaren bultzatzailea eta euskarazko animazioaren aitzindarietako bat izan zen Luis Goya lezotarraren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Bihar, irailak 29, Errenteriako Mikelazulon izango da ikusgai lana, 20:00etan.

By |2016-10-11T14:23:03+02:0028 iraila, 2016|

‘Euskaldunon Egunkaria’-ren sorrerari buruzko dokumentala asteburuan estreinatuko dute Bartzelonan

Euskara hutsezko Euskaldunon Egunkaria sortu zela 25 urte bete ziren iaz, abenduaren 6an, eta urteurrena aprobetxatuta, egunkariaren sorrerari buruzko dokumentala osatu zuen Hamaika Telebistak, Eriz Zapirainen zuzendaritzapean. Durangoko Azokan eskaini zuten orduan, eta larunbatean, maiatzak 28, Bartzelonako DocsBarcelona jaialdian estreinatuko dute.

By |2016-06-08T17:16:14+02:0026 maiatza, 2016|
Go to Top