‘Garai guztietako soinu-banda onenak’ ezagutu, Donostian eta Bilbon
Film Symphony Orchestrak ikuskizun bana eskainiko du, ekainaren 14an eta 15ean, Kursaal Auditorioan eta Euskalduna Jauregian.
Film Symphony Orchestrak ikuskizun bana eskainiko du, ekainaren 14an eta 15ean, Kursaal Auditorioan eta Euskalduna Jauregian.
Bizkaiko langileen eta industriaren historia eta giza kontakizuna berreraikitzen duen ikus-entzunezkoaren estreinaldia hartu du Euskalduna Jauregiak. Lana ikusgai jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.
57 film pantailaratuko dituzte abenduaren 8tik 17ra bitartean, horietako 17 nazioarteko estreinaldiak izango direlarik; Euskal Herriko ekoizpena duten 14 film ikusteko aukera egongo da. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko.
Mendia, abentura, muturreko kirola eta natura zinemarekin uztartuko ditu, beste behin, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiak, abenduaren 9tik 18ra bitartean. Zinemaren nazioarteko epizentroa bilakatuko da Bilbo, eta 14 herrialdetako 59 film pantailaratuko dituzte. Tartean, Euskal Herrian ekoiztutako edota zuzendari euskaldunak dituzten 10 lan erakutsiko dituzte.
Alex Txikon alpinista bizkaitarra protagonista duen ANWAR film dokumentala primizian ikusi ahal izango da apirilaren 2an, larunbata, Bilbon. Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egingo dute alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarriaren kontzeptuak uztartzen dituen proiektuaren estreinaldia, 19:30etan abiatuko den ekitaldian.
Out of Africa (Sydney Pollack, 1985), Gone with the Wind (Victor Fleming eta George Cukor, 1939), Back to the Future (1985), Gladiator (2000)… bezalako film ezagunen soinu-bandak eskainiko ditu gaur, urtarrilak 4, Cinema Symphony Orchestra ezagunak Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak 35 eta 37 euroan eskura daitezke.
Euskal Herriko Gazte Orkestrak Charlie Chaplin zinegile handiaren filma bat zuzeneko musikaz girotzen duen emanaldia gabon denboraldiko urteroko zita bilakatzen ari da. Aurtengoan, City Lights (1931) izan da aukeratutako filma, American Film Institutek egindako 100 pelikula onenen zerrendan hamaikagarren postuan kokatzen den klasikoa. Kontzertuak urtarrilaren 3tik 5era egingo dira, Donostia, Gasteiz eta Bilbon. https://www.youtube.com/watch?v=X_W1tOngo-w Musika eta zinema, bi arte diziplina batera kontsumitzeko aukera ematen digu
Baleuko ekoizpen-etxeak 'Zinema eta Oroimena. Historia zinemaren begiradatik ikusita' izeneko jardunaldia antolatuko du datorren asteazkenean, abenduak 9, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta sarrera doakoa izango da. Gonbidatuen artean izango dira Helena Taberna eta Mikel Rueda zinegileak eta Josu Chueca eta Iñaki Goiogana historialariak. Oroimenaren Eguna (azaroak 10) eta Zinebi Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdia (azaroaren 13tik 20ra) orain gutxi igaro direla aprobetxatuz, Baleuko ekoizpen