Ziklo bat eskainiko dio Euskadiko Filmategiak Éric Rohmer zinemagileari

Euskadiko Filmategiak Éric Rohmerri eskainitako ziklo batekin ekingo dio berriro programatzeari. Guztira 11 film proiektatuko dira, 2020ko urritik abendura bitartean, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko Arte Ederren Museoan.